Topaketaren helburua da enpresetako prebentzio-kudeaketan genero-ikuspegia txertatzeko esperientzia praktikoak partekatzea, dituzten zailtasunak azaltzea eta jardunbide egokiak ezagutaraztea.
Laneko arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatzeak esan nahi du kontuan hartu behar dela prebentzio-kudeaketako sistemaren antolamenduan eta sistema horrek hartzen dituen jardueretan; horien artean, arriskuen ebaluazioa eta horren ondoriozko prebentzio-neurrien plangintza nabarmentzen dira, langileen osasunaren babesa bermatzeko funtsezko zutabe gisa.
Honako hauek ezagutuko ditugu: enpresa batek eta haren prebentzio-antolamenduak proiektu baten garapenean duten esperientzia, genero-ikuspegia segurtasunaren eta buru-kargaren arriskuen ebaluazioan eta kudeaketan txertatzeko; erronka horri aurre egiteko motibazioa; prozesuan sortutako arazoak eta horiek nola konpondu diren; emaitzak eta ateratako ondorioak.
NORI ZUZENDUTA:
– ZUZENDARI OROKORREI / ENPRESARIEI.
– GIZA BALIABIDEEN SAIETAKO ARDURADUNEI.
– LAN SEGURTASUNA ETA OSASUNEKO ESPEZIALISTEI.
Azaroaren 28an izango da, DONOSTIAKO KURSAAL BILTZAR JAUREGIAN, aurrez aurre edo streaming bidez.
Incripzioa izapidetzeko, aldez aurretik www.apd.es helbidean erregistratuta egon behar da. Bi egoera gerta daitezke:
- Erregistratuta zaude, baina ez duzu gogoratzen sartzeko pasahitza. Egin klik hemen berri bat eskatzeko: https://www.apd.es/recuperar-contrasena/
- Oraindik ez zaude erregistratuta eta ez duzu sartzeko pasahitzarik. Klikatu hemen eta jarraitu webgunean adierazten dizkizun urratsei: https://registro.apd.net/es/
Sartzeko pasahitza eskuratu ondoren, harekin identifikatu eta nahi duzun topaketara juango zarela baieztatu besterik ez duzu egin behar. Horretarako sartu, Agenda de APD, bilatu egutegiaren barruan jarduera egiten den eguna, identifika zaitez eta jarraitu webguneak adieraziko dizkizun urratsei.
Gonbidapen-kode bat duzuenontzat. Jardueraren izenburuaren laukitxoan sartu, balidatu eta aztertu behar duzue (azken guztia mundu guztiarentzat), erantsitako irudietan agertzen den bezala:
Erabili gobidapen - kode hauek. Izena emateko, inolako kosturik izan gabe, www.apd.es
I249W7BN --> Aurrez aurreko sesioa
I24W84KH --> Streaming saioa
Prozesu osoa zuzena bada, automatikoki baieztatzeko mezu elektroniko bat jasoko duzu ia momentuan erabilitako erabiltzailearen helbide elektronikora.
APD harremanetarako pertsona JOKINE OSA , 8:30etatik 16:00etara 344 23 22 50.