ELKARGOKO FESTA
EKAINAIK 1, LARUNBATA
GOIZEAN
Gure Elkargoko egitarauari hasera emateko, goizean, omenaldi txiki baño kuttun bat egingo diegu orain dela hogeita bost eta berrogeita hamar urte karrera bukatu zuten Elkargokideei. Horretarako, Elkargoko elkartean ospatuko dugun ekitaldira etortzea animatzen zaituztegu, goizeko 11tan, non oroitzapenezko diploma bat emango zaien eta lunch txiki bat hartuko dugun. Lagundu nahi badiezu, eskertuko genizuke aldez aurretik esango bazenigu bertan izango zarela, maiatzak 17 baino lehen, ahalik eta ondoen presta dezagun dena.
EGUERDIAN
Elkargokide eta lagunentzat bazkari bat ospatuko dugu, 14:00tan Tenis Ondarreta jatetxean.
Eduardo Chillida Pasealekua, 9, Donostia
Elkargoak diruz lagundutako ekitaldia, partaide bakoitzari 40€ ordaintzea dagozkio.
MENUA
ETXEKO APERITIBOAK
Itsaski-entsaladilla koilaratxoa Urdaiazpiko kroketatxoa Txistor-opila
PARTEKATZEKO
Landetako foie-grasa kara melatua fruitu lehor eta ogi txigortuarekin
Bakailaoz betetako ravioliak piper erren eta baratxuri pil pilaren gainean
LEHENENGO
Zapo-medailoiak saltsa berdean (errazio ½)
BIGARREN
Entrekota, txiribia-purea labeko kukuluekin eta pikillo piper karamelauak (errazio ½) Bazkalondoko kopa
POSTREA
Sagar tarta Errezil kremarekin
Kafea
Bazkalosteko kopa bat eta edaria barne
BAZKALONDOA
Kafearen ondoren musikari bikote bate, bazkalondoa girotuko digute zenbait estilo ezberdinetako hainbat abesti klasiko eta modernoekin.
GARRANTZITSUA: lekua mugatua denez, lehenbailehen Idazkaritzan izena ematea garrantzitsua da 943 290 500 telefono zenbakian edo e-mail bat bidaliz secretaria@cogitig.com –era izen eta bi abizenak eta telefono zenbakia adieraziz, eta baita ere ordainketa egitea (kontzeptuan elkargokidearen izen eta abizenak jarriaz) maiatzak 24a baino lehen.
LABORAL KUTXA ES36 3035 0038 940380065455 zenbakia
ZUEK HOR IZATEA ESPERO DUGU
ANIMATU!
COGITI Gipuzkoako Gobernu Batzordea