ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Elkargoko festa 2023/06/03 | Fiesta Colegial 03/06/2023

Elkargoko festa 2023/06/03

  • 2023/05/10
  • Noticias

Elkargokide eta lagunentzat bazkari bat ospatuko dugu,

EKAINAIK 3, LARUNBATA,

14:00tan Hotel Londres y de Inglaterra
 

Elkargoak diruz lagundutako ekitaldia, parte-hartzaile bakoitzari 40€ ordaintzea dagozkio.
 

MENUA

SARRERAKOAK

 Urdaiazpiko iberikoaren gailurra, olagarro-koilaratxoa piperrauts-maionesarekin, ganba-burruntzia ohiko ozpin-olioarekin,

izokin-bandejita norvegiarra gazta fresko eta onduarekin, porru-kremazko txupitoa foie-kubotxoekin eta oliba-olio birjina

Onddo- eta porru-kurruskaria itsaski-kremaren gainean

HASERAKOAK

Legatz errea okinerara egindako patatekin eta olio errea     (errazio 1/2)

BIGARRENGOA

Txahal-masailak bere zuku eta guzti eta batato-purearekin

POSTREA

Torrada gainerrea Baileys-ekin eta izozkia

Kafea

Bazkalondoko kopa

Edaria barne

BAZKALONDOA

Bazkalondoan, omenaldi bat egingo diegu 2023 urtean, lanbidean 25 urte bete dituzten Elkargokideei (1998ko sustapena) Diploma banaketa batekin.

Era berean, baita ere omenduko ditugu urte berdinetan lanbidean 50. Urteurrena bete duten Elkargokideak (1973ko sustapena) Diploma banaketa batekin.

Ondoren LIVERPULL taldeak, gure Elkargoko elkargokide batek partaidetza duen taldeak, alaituko diugu bazkalondoa, 50, 60, 70 eta 80 urteetako rockaren gai klasikoekin.

GARRANTZITSUA: lekua mugatua denez, lehenbailehen Idazkaritzan  izena ematea garrantzitsua da 943 290 500 telefono zenbakian edo e-mail bat bidaliz secretaria@cogitig.com –era izen eta bi abizenak eta telefono zenbakia adieraziz, eta baita ere ordainketa egitea (kontzeptuan elkargokidearen izen eta abizenak jarriaz)  maiatzak 26a baino lehen.

LABORAL KUTXA ES36 3035 0038 94 0380065455 zenbakia

ZUEK HOR IZATEA ESPERO DUGU

ANIMATU!

COGITI Gipuzkoako Gobernu Batzordea