ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent DOKUMENTAZIOAREN ATAL BERRIA WEBGUNEAN | DOKUMENTAZIOAREN ATAL BERRIA WEBGUNEAN

DOKUMENTAZIOAREN ATAL BERRIA WEBGUNEAN

  • 2025/05/30
  • Noticias

Elkargoak  dokumentazio atal berri bat ezarri du webguneko eremu pribatuan. Bertara sartzeko, pasahitza partikularra erabili beharko da.

Bi bloke handitan kokatu ditugu dokumentu interesgarriak:

  • Orokorra: Proiektuak egiten dituzten elkargokideentzat interesgarriak diren txantiloiak, bisaturako araudia eta dokumentuak, erantzukizun zibileko asegurua eta esteka interesgarri batzuk.

 

  • Elkargoa: Hemen Elkargoaren dokumentuak kokatu ditugu, nahi izanez gero kontsultatu ditzazuen: Batzar Orokorreko aktak, aurrekontua, Elkargoaren estatutuak eta Kontseilu Nagusiaren informazioa.

 

Dokumentu guztiak deskargatu daitezke dagokion estekan klik eginez. Espero dugu atal berri hau erabilgarria izatea zuen eguneroko lanean eta Elkargoaren funtzionamenduari buruz jakin beharreko dokumentu garrantzitsuetara erraz sartzen laguntzea. Saiatuko gara interes orokorrekoak diren dokumentu guztiak aldizka igotzen.

 

Agur bero bat guztioi.

Idazkaritza Teknikoa.

Deskargatzeko gunea