ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent COGITIG BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA 2026-03-12 | COGITIG CONVOCATORIA JUNTA GENERAL 2026-03-12

COGITIG BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA 2026-03-12

  • 2026/02/26
  • Noticias

DEIALDIA

Ignacio Mazpule Corral jaunak, GIPUZKOAKO INDUSTRIA INGENIARITZAKO GRADUDUNEN, INGENIARI TEKNIKO INDUSTRIALEN ETA PERITU INDUSTRIALEN ELKARGO OFIZIALEKO idazkari gisa, jakinarazten du, elkargokide bezala, Elkargoaren OHIKO BATZAR OROKORRERA dei egiten dizula, 2026ko martxoaren 12an, lehenengo deialdira, 18:00etan eta bigarren deialdira, 18:30, Elkargoko Areto Nagusian, ondorengo gaiak aztertzeko:

 

GAI-ZERRENDA

  1. Aurreko akta irakurketa eta, hala badagokio, onespena.
  2. 2025ko kontuen aurkezpena eta, hala badagokio, onespena, Gobernu Batzordearen balantze ekonomikoarekin, memoriarekin eta kudeaketarekin batera.
  3. 2026eko aurrekontuen aurkezpena eta, hala badagokio, onespena.
  4. 2026eko Kontuak Berrikusteko Batzorde izendapena.
  5. Eskaerak, galderak eta proposamenak.

 

    • 16. Artikuluaren arabera, elkargokideen betebeharra da aldizka Elkargoko Batzar Nagusietara joatea.
    • 44. Artikuluaren arabera, botoak pertsonalak izango dira, eta ezin izango de delegazioz bozkatu.

Donostia, 2026ko otsailak 24

*Etortzekoa bazara, jakinarazi, mesedez, batzarra amaitzean lunch bat izango bait da Elkargoko Elkartean. Era berean, Realaren hurrengo partida baterako 2 sarrera zozketatuko dira.