Instagik lankidetza-hitzarmen bat sinatu du BATZEN Gazte Enplegurako Harrera Sistemarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Haurrak Babesteko eta Gizarteratzeko Sareei lotutako gazte migratzaileen eta autoktonoen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko.
Gaur egun, Batzen Gipuzkoako 150 gazterekin ari da lanean, eta horietako askok Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko ikasketak egiten ari dira, elektrizitatea eta iturgintza espezialitateetan.
Instagin badakite enpresek zailtasunak dituztela eskulan kualifikatua sartzeko. Horregatik, uste dute ekimen hau aukera bikaina dela gazte motibatuak kontratatzeko, lanbide bat ikasteko eta profesionalki garatzeko gogoz daudenak.
Gazte horien lan-munduratzea errazteko dauden kontratazio modalitateei eta dirulaguntzei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan beraien bulegoekin.
Ikasketak amaitu ondoren gehien erabiltzen den kontratu-modalitatea "Praktika profesionala lortzeko" aldi baterako kontratua da.
Kontratu horrek aukera ematen dio enpresari gaztea ezagutzeko eta lanbidean ikasteko. Gutxienez 6 hilabete irauten du, eta gehienez urtebete. Lehenengo seihilekoan, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmeneko peoi espezialista baten soldataren % 60 ordainduko da, eta bigarrenean, berriz, % 65.
Gazteen profilak ezagutzea interesatzen zaizu?
Kontratuei edo dirulaguntzei buruzko informazio gehiago nahi duzu?
Harremanetan Instagirekin eta BATZENekin lotura zuzena emango dizugu.