ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent BASORekin egiten diren kanalizazio elektrikoei buruzko jardunaldi teknikoa | BASORekin egiten diren kanalizazio elektrikoei buruzko jardunaldi teknikoa

BASORekin egiten diren kanalizazio elektrikoei buruzko jardunaldi teknikoa

  • 2025/09/25
  • Noticias

Gipuzkoako Ingeniari Tekniko Industrialen eta Ingeniarien Elkargo Ofizialak (COGITIG), Basor Electric-ekin batera, jardunaldi tekniko bat antolatu du urriaren 21erako, 18:30etik 19:30era, elkargoaren egoitzan (Zurriola hiribidea, 14 behea).

Saioan, instalazio elektrikoetako kanalizazioak hautatzeko irizpideak aztertuko dira,  eta hainbat irtenbide aztertuko dira, araudiaren eta kasu praktikoen arabera:

• BTAEa eta sistema irekien (erretiluak) edo itxien (kanalak eta hodiak) hautaketa.

•ITC-BT-52: ibilgailu elektrikoa kargatzeko azpiegitura eta babes mekanikoa.

•ITC-BT-28: lokal publikoetako instalazioak.

•ITC-BT-29: sute edo leherketa arriskua duten lokaletako instalazioak.

Hitzaldiaren ostean, luntxa eskainiko dute elkartean bertaratzen direnentzat.

 Data: Urriak 21

 Ordutegia: 18:30 – 19:30

 Lekua: COGITIG-en (Zurriola Hiribidea, 14 behea)

Izen-ematea doan, mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: secretaria@cogitig.com