Elkarteak antolatzen dituen "afari tematikoak" berreskuratuko ditugu, eta datorren irailaren 25ean, ostirala, Txiki-Tako takeriarekin lankidetzan, “afari mexikarra” ospatuko dugu.
Menua honako hau izango da:
- Gringa "al pastor": gari-tortillazko quesadilla, gaztarekin eta "al pastor" haragiarekin.
- Urrezko takoak: oilasko-bularrezko urrezko takoa eta patata zein txorizodun urrezko takoa.
- Birria-takoak: txahal-haragiz, txilez eta espezia aromatikoz prestatutako birria-takoak, tipularekin eta zilantroarekin batera.
- 3 esneen pastela: esne osoz, esne lurrunduz eta esne kondentsatuz bustia, esnegain harrotuarekin eta fruta-zatiekin.
Hori guztia Corona garagardoarekin lagunduta.
Afaria irailaren 25ean izango da, ostirala, 20:30ean, elkargokide, lagun eta senideentzat. Prezioa 25 € pertsonakoa da (Elkarteak diruz lagundutako jarduera).
Interesdunek mezu elektroniko bat bidali beharko dute actividades@giai.eus helbidera, izena, elkargokide-zenbakia eta zenbat pertsona joango diren adieraziz. Ondoren, berrespen-mezu elektroniko bat bidaliko da izen-ematearen diru-sarrera egiteko kontu-zenbakiarekin. Edukiera mugatua da eta izena emateko azken eguna irailaren 21a izango da.