ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Adimen artifiziala eta haren aplikazioa laneko arriskuen prebentzioan | Adimen artifiziala eta haren aplikazioa laneko arriskuen prebentzioan

Adimen artifiziala eta haren aplikazioa laneko arriskuen prebentzioan

  • 2025/06/06
  • Noticias

Adimen artifiziala errotik eraldatzen ari da erakundeek jarduteko, erabakiak hartzeko eta zerbitzuak emateko duten modua. Hala ere, potentzial horrekin batera gero eta erantzukizun handiagoa dago. 2024an, IAren erabilera etiko eta gardenari buruzko arau-esparru berriak onartu ziren, bai Europa mailan (EBko 2024/1689 Erregelamendua) bai globalean, eta horrek inflexio-puntu bat ezarri zien enpresa eta erakundeei: betetzea jada ez da aukerakoa, legezko eta izen oneko eskakizuna baizik.

Adimen artifiziala funtsezkoa da; eta ez enpresen ekoizpenean bakarrik, baita pertsonen kudeaketan ere. Horrela, bada, adimen artifizialaren alderdi etikoak zaintzea oinarrizkoa da enplegatuen osasunaren babesa bermatzeko. Gainera, teknologia hori erabiltzen duten enpresek bermatu behar dute langileek prestakuntza teorikoa, praktikoa eta eguneratua izango dutela, eta, bestalde, teknologia mota hori erabiltzeak dakartzan arriskuak ebaluatuko direla bermatu behar da.

Hori guztia jorratzeko, APDk Osalanekin antolatu du topaketa hau. Bertan, gai horiek eta bertaratutakoek solasaldian planteatutakoak jorratuko dira.

NORI ZUZENDUTA :

– ZUZENDARI OROKORREI / ENPRESARIEI.

– GIZA BALIABIDEEN SAIETAKO ARDURADUNEI.

– LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNEKO ESPEZIALISTEI.

Inskripzioa izapidetzeko, aldez aurretik erregistratuta egon behar da, jarraian adierazten den bezala, jarraibide hauei jarraituz:

 

Inskripzioa izapidetu ahal izateko, aldez aurretik www.apd.es helbidean erregistratuta egon behar da. Bi egoera gerta daitezke:

 

Erregistratuta zaude, baina ez duzu gogoratzen sartzeko pasahitza.

   Egin klik hemen berri bat eskatzeko: https://www.apd.es/recuperar-contrasena/

Oraindik ez zaude erregistratuta eta ez duzu sartzeko pasahitzik.

   Klikatu hemen eta jarraitu webguneak adierazten dizkizun urratsei: https://registro.apd.net/es/

 

Sartzeko pasahitza eskuratu ondoren, harekin identifikatu eta nahi duzun topaketara joango zarela baieztatu besterik ez duzu egin behar.

Horretarako, sartu APD Agendan, bilatu egutegiaren barruan jarduera egiten den eguna, identifika zaitez eta jarraitu webguneak adieraziko dizkizun urratsei.

Gonbidapen-kode bat duzuenontzat. Jardueraren izenburuaren laukitxoan sartu, balidatu eta aztertu behar duzue (azken hori mundu guztiarentzat), erantsitako irudietan agertzen den bezala:

 

 

Erabili gonbidapen-kode hauek. Izena emateko, inolako kosturik gabe, www.apd.es

 

I25O1GLH

Aurrez aurreko Saioa

 

I25PAPP6

Streaming saio