ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Jardunaldi teknikoa: «RSCIEI eta suteen aurkako babesaren arloko aldaketak» | RSCIEI ETA PCIren ALDAKETEI BURUZKO JARDUNALDI TEKNIKOA

Jardunaldi teknikoa: «RSCIEI eta suteen aurkako babesaren arloko aldaketak»

  • 2025/05/15
  • Noticias

 

AURKEZPENA: 

2025eko apirilaren 10ean, RSCIEI berria argitaratu zen; Industria Establezimenduetako Suteen Aurkako Segurtasun Erregelamendua, alegia. Ministro Kontseiluak erregelamendua onetsi ondoren, komeni da sektore interesdunei aurkeztea zein diren RSCIEItik harago doazen berrikuntza nagusiak, Suteen Aurkako Babes Instalazioen Erregelamendua (RIPCI) eta Eraikingintzaren Kode Teknikoaren (EKT) Suteetatik Babesteko Segurtasunari buruzko Oinarrizko Dokumentua (DBSI) aldatu diren honetan.

HELBURUAK

Jardunaldi tekniko hau antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiko Larrialdien Kudeaketarako eta Babes Zibilerako Zuzendaritza Nagusiak PCIaren arloko legeria hobeto ezagutzen lagundu nahi die industrian suteen aurkako babesari buruzko araudia aplikatzeko ardura duten profesionalei.
Jardunaldiaren helburua da landu beharreko gaietan adituak diren pertsonen talde bat biltzea, arreta jarrita sute mota horien prebentzioan, babesean eta esku-hartze seguruan batez ere, orain arteko ezagutza industrietako segurtasunean interesa duten sektoreen artean zabaltzeko asmoz.

 

HARTZAILEAK

Jardunaldia honako hauentzat da:

  • Suteen aurka babesteko baldintzak arautzen dituzten entitateak.
  • Industria-establezimenduetako eta, oro har, eraikingintzaren arloko PCIarekin lotutako enpresak.
  • Suteen aurkako babesaren arloko enpresa eta erakundeak.
  • Larrialdietako plangintzaren arloko erantzukizun politiko eta/edo teknikoak dituzten pertsonak.
  • Industria eta enpresetako segurtasuneko buruak.
  • Suteen prebentzioan espezializatutako profesionalak.
  • Larrialdiei aurre egiteko taldeetako kideak.
  • Eraikuntza-proiektuak eta industria-establezimenduetako proiektuak idazten dituzten teknikariak.
  • Aseguru-entitateak eta laneko istripuen mutualitateak.
  • Gaiak eragiten dien profesionalen elkargoetako kideak.

RSCIEI Jardunaldi teknikoa - OPRA

Deskargatzeko gunea