Jakinarazten dizuegu Toolbox Atariaren eguneratze garrantzitsu bat egin dela, haren prestazioak, segurtasuna eta erabiltzaile-esperientzia hobetzeko helburuarekin, elkargokide guztien mesedetan.
Eguneratze horren ondorioz, beharrezkoa izango da plataforman berriro erregistratzea, eskuragarri dauden zerbitzu eta funtzionalitate guztietara sartzeko aukera izateko.
Era berean, jakinarazten dizuegu bertsio berria martxan jarri aurretik jaulkitako fakturak ez direla atarian eskuragarri egongo. Aurreko fakturaren bat behar izanez gero, Kontseilu Nagusiari zuzenean eskatu ahal izango diozue honako helbide elektroniko honen bidez: cogiti@cogiti.es.