ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent 'Laneko arriskuen prebentziotik emakumeen aurkako indarkeria matxistara hurbiltzea' jardunaldia | 'Laneko arriskuen prebentziotik emakumeen aurkako indarkeria matxistara hurbiltzea' jardunaldia

'Laneko arriskuen prebentziotik emakumeen aurkako indarkeria matxistara hurbiltzea' jardunaldia

  • 2025/10/22
  • Noticias

Azaroaren 5ean "Laneko Arriskuen Prebentziotik emakumeen aurkako indarkeria matxistara hurbiltzea" jardunaldia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzak antolatuta, ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.

Indarkeria matxistak batez ere emakumeei eragiten die bizitzako arlo guztietan, eta, beraz, baita lan-ingurunean ere. Jardunaldi honen helburua da laneko indarkeria mota horretara laneko arriskuen prebentzioari buruzko legeriatik nola hurbildu eta araudi honek aurreikusten dituen tresnak erabiliz nola heldu hausnartzea. Tratamendu konplexuko arrisku psikosozial baten aurrean gaude, behar bezala identifikatzen, ebaluatzen eta kudeatzen esperientziarik ez dugulako. Jardunaldi honen bidez, arazo hori agerian utzi nahi dugu, eta horri aurre egiteko irizpideak eta tresnak eman nahi ditugu.

Programan sartzea hemen

Izen emateak hemen

Epea: azaroak 3.

Deskargatzeko gunea