ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent KRUZERO BELAONTZIZKO IRTEERA | SALIDA EN VELEROS DE CRUCERO

KRUZERO BELAONTZIZKO IRTEERA

  • 2025/10/03
  • Noticias

2025eko azaroaren 8an, larunbatean, Estatxa enpresarekin elkarlanean eta goizez, GIAI Elkarteak kruzero belaontziz irteera bat antolatu du elkargokideentzat eta 12 urtetik gorako senideentzat. Ekintza hau belearen munduan interesa dutenentzako da, eta halako ontziekin goizeko nabegazioaz gozatzeko aukera eskeiniko du.   

                              
* Irteeraren helburua: Hasiberrientzat, belaontzi mota honetan nabigatzen ikasteko. Oinarrizko printzipioak ulertzeko hitzaldi labur bat emango da hasieran. Gainera, ontzian bakoitzari nabigazioan laguntzeko zeregin erraz bat esleituko zaio.

* Irteera eta ibilbidea: Hondarribiko kirol-portutik abiatuko gara, San Juan de Luz-era nabigatzeko. Frantziako badian sartuko gara, eta ondoren Hondarribira itzuliko gara.

* Ordutegia: 09:00etan, 20 bat minutuko hitzaldi bat emango da oinarrizko kontzeptuei eta ontzien banaketari buruz. Goizeko 9:30ean itsasoratuko gara eta 13:30ean portura itzuliko gara.

* Ekipamendua:

-Oin zabaleko eta oina ondo eusten duen oinetakoak (txankletarik ez)

- Berokia, euritakoa, txano bat eta eguzkitako betaurrekoak

* Irteeraren kostua: Pertsona bakoitzeko 50€. (Elkarteak diruz lagunduta dago)

*Izen-emateak: Urriaren 31 baino lehen, bidali mezu elektroniko bat actividades@giai.eus helbidera, izenarekin, elkargokide zenbakiaren datuekin eta, hala badagokio, irteeran izena ematen duten senideekin.

Deskargatzeko gunea