2024. urtearen amaieran, Eusko Jaurlaritzak Teknologia Garbien Zerrenda berria onartu zuen. Zerrenda horrek % 35eko zerga-kenkariak aurreikusten ditu Euskadin, sozietateen gaineko zergaren kuotaren gainean, teknologia garbietan inbertitzen duten enpresentzat.
Zerrenda hau, Holandako MIA EIA VAMIL eskemaren egokitzapen hobetua, tresna paregabea da Europa hegoaldean ekonomia zirkularraren (materialen eta hondakinen eraginkortasuna), zero kutsaduraren (airea, ura, zarata), berriztagarrien eta hidrogeno berdearen esparruetan trantsizio garbia bizkortzeko.
Zerrenda berriak 64 teknologia garbi ditu eta Euskadin zerga-egoitza duten enpresentzat onurak eskaintzen ditu, sinpletasun handiarekin.
Ihobe, EEE eta Spri erakunde publikoek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin, Adegirekin eta Gipuzkoako Ganberarekin batera, bultzatutako jardunaldi honetan, Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren helburuak, irismena eta eragiketa azalduko dira, kenkari fiskala modu sinplifikatuan eskuratzeko. Halaber, urteko berritze-prozesu berria aurkeztuko da.
Jardunaldi teknikoa euskal enpresetako finantza-zuzendariei, finantza-erakundeetako arduradunei, aholkularitza fiskalei, gestoriei eta, oro har, ekonomilariei zuzenduta dago.
Egitaraua
09:30
Ongi etorria eta Irekiera instituzionala
· Mauricio Arregui, Gipuzkoako Ganberako presidentea.
· Irantzu Allende, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Energetikoko sailburuordea.
· Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua.
10:00
Teknologia Garbien Euskal Zerrenda, Gipuzkoako ETEen lehiakortasuna hobetzeko tresna fiskala
· Itziar Agirre, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzetako diputatua.
· Iñaki Alonso, Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko sailburuordea.
10:30
Euskal ETEetan fiskalitatea optimizatzea Teknologia Garbien Zerrendarekin
· Miguel Ángel Calle, Ekonomista Aholkulari Fiskalen Erregistroko presidentea.
Teknologia Garbien Euskal Zerrenda berria. Aurkezpena, operatiba sinplifikatua, helburuak eta garapenak berrikusteko eta zabaltzeko. Hurrengo urratsak eta ekimenak
· María García, Estrategia eta Berrikuntzako zuzendaria. Ihobe-Eusko Jaurlaritza.
10:50
Jardunaldiaren amaiera
· Josu Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea.
· Isabel Busto, ADEGIko presidentea.
11:00
Galderen txanda
11:15
Kafea-amaiera
Tokia:
Cámara de Gipuzkoa (Plaza aretoa), Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Izen-emateak: Teknologia Garbien Euskal Zerrenda, inbertsiorako kenkari fiskalen % 35 enpresentzat - Agenda SPRI